XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Roncagliak (1975: 162-3) ohartu legez, edizio diplomatikoek kritikoenaz bestelako helburua dute, beraz: edizio kritikoak eskuratu testuez gaindi begiratzen du, orijinalera; bestea, aldiz, lekukotasun batera mugatzen da, hura deszifratuaz eta eskuragarri bilakatuaz, bere bereizgarri eta xehetasunak gordeaz.

Edizio kritikoak mezu idatziaren aitzineko egoera du egitekotzat, diplomatikoak mezu horrek hartu duen formetarik bata; esan gabe doa lekukotasun diplomatiko guztien gehiketak ere ez duela edizio kritikoa ordezkatzen.

Bidenabar, zer pentsatua eman lezake azken boladan gure artean kritiko adjetiboa epitetoki hainbat ugaltzeak, are errata nabarmenak zuzentzen ez dituztela espreski diotenetan ere: totem hitz bilakatu ote? Ez naiz hemen mintzatuko testukritikazko euskal ohitura hain bereziez urrutiegi joango bait ginateke; diodan soilik filologiaren oinarri eta gunetzat dugunok testukritika itxaropen laburra izan dezakegula haren garapenaz Gehenarakizunak, mesedegarri alegia, bihotz-zimikorik gabe kaleratzean deitura hautatu horrekin.

3. HUTS MOETAK Gaurkoan ukituko ez ditudan jakinaren gaineko aldaketez (tartekapen, birmoldaketa, apokrifo, etab.) at, testukritikan diharduen filologoak bi saili egin beharko dio so, nahi bezala egilearenez landako elemenduez garbiturik emateko testua: a) kopiaketa hutsei, b) kopiagileaz kanpokoei.

A) kopiaketa hutsak. Edozeinek dakienez guztiok egiten ditugu hutsak idazterakoan.

Hutson kopurua ezberdina izan ohi da lekuaren edo orijinalaren argitasunaren arabera, kopiagilearen nekearen eta trebetasunaren arabera, etab.

Orobat, huts kopuru eta moetak ez dira berdinak orijinala egileak idaztean (aurrean ezer ez duela, buruz) edota diktatura idaztean, esate baterako.